Burdina eta ura

Hasiera / Ibilbideak / Burdina eta ura

Ezinbestekoak Ibilbidea Informazio praktikoa

Barbadun ibaiaren industria-paisaia, Muskizetik igarotzean, industria eta meatze-ondareen katalogo ikusgarria da. Ibaia eta ibaiadarrak burdinazko mendien arteko haran baten protagonistak bezala, Barbadunen zehar industria, ekoizpen eta ekonomia jarduera garrantzitsua garatu zen XV. mendetik aurrera, gaur egun desagertuta dagoen Lavalleko (Muskiz) portu zaharraren bitartez burdinoletako multzoen ekoizpena itsasora ateraz.
Oinez zein bizikletaz egin daiteke ibilbide hau, ibaian gora.

Burdineko mendien bide berdea

Burdina eta urako ibilbidea Bizkaiko Meatzaldeko ibilbide adierazgarrienetako bat da. Ia 24 kilometrotan zehar, Barbadun harana zeharkatzen du, itsasertzetik mendietaraino, paisaia naturalak, burdinola historikoak eta bost mendetako jarduera industriala kontatzen duten meatze-aztarnak lotuz.

Ibilbide luzea da, baina zailtasun txikikoa, oinez edo bizikletaz iristeko modukoa, eta edozein planera egokitzeko aukera ematen duten sarrera-puntu ugari ditu. Tarteko hainbat puntuetatol ere iritsi daiteke ibilbidera, El Pobaleko burdinolatik bereziki.

Ibilbidea San Juan auzoan hasiko dugu, Muskizko erdigunean. Pixkanaka, bidexkak landa izaera hartuko du, gero eta itxiagoa eta isilagoa den haranean sartu arte. Ibaiak bidearen aldetik doa, belardi, baserri zahar eta ibaiertzeko baso artean, ibilbideko mugarrietako batera iritsi arte: El Pobaleko burdinolara.

XVI. mendeko konplexu hidrauliko honek bere horretan mantentzen du mendeetan zehar burdin minerala tresna eta lanabes bihurtu zuen makineria. Bisita gidatuak, batez ere olagizon maisuaren zuzeneko erakustaldia, eskualdeko esperientziarik benetakoenetako bat dira.

El Pobaleko zubia zeharkatu ondoren, ibilbidea zatitu egiten da. Tarte bat Burdineko Mendien Bide Berdera igotzen da, 1876an inauguratu zen Galdamesko meatze-trenbidearen trazadura zaharra jarraituz. Gaur egungo bideak ibilbide hura berpizteko aukera ematen du: baso artean aurrera eginez eta bi tunel zeharkatuz La Aceña auzoraino (Galdames) iritsiko gara. Puntu horretatik, Bide Berdeak Sopuertarantz jarraitzen du.

Beste ibilbideak Barbadungo ibai-bidetik jarraitzen du Bentorrorantz, eskuineko bidezidorra hartuz. Bidean zehar burdinolen hondakinak agertzen dira (Galdamesko Olla edo Valdibianenak), ibaiak industriaren eragile ziren iragana gogora ekartzen dutenak.

Tarte estu eta natural hau oinez edo bizikletaz bakarrik egin daiteke. Aurrerago, Sopuertan, ibilbideak berriro lotzen du Bide Berdearekin, Arenao parean.

Sopuertatik, ibilbideak meatzaritza izaera nabarmena du. Bidetik oso gertu, Sarachagako meatze-esparruan, Catalina meategia kiskaltzeko labe ikusgarriak daude. Hogei metroko altuerak eta harrizko egiturak minerala garraiatu aurretik nola prestatzen zen gogorarazten dute, eta hor altxatzen da eraikin ikaragarri hau.

Sopuerta Abenturatik gertu dagoen tartean, tunel txiki bat zeharkatu ondoren, eskuinera dagoen errepide bati jarraituz desbideratu daiteke, eta bertan kiskaltze-labeak aurkituko ditugu berriro, ibilbide nagusitik oso gertu.

Hemendik ere Los Herreros tunela ikus daiteke, ia bi kilometrokoa, tontor eta palaz hondeatuta. Obra monumentala da, Bizkaia Kantabriako Otañes haranarekin lotzeko.

Bide berdeak Artzentaleserantz jarraitzen du Kolitza ibaiaren bideari jarraituz. Azken zati horretan, Olabarrietako zamalekuaren eta fanderia-burdinolaren hondarrak ageri dira. 1550. urtetik dokumentatuta dago, eta, harrigarria bada ere, basoaren erdian ondo kontserbatuta dago.

 

Sopuertako harana zeharkatu ondoren, trenbidera itzuliko gara berriro, eta ibilbidea gero eta ingurune naturalagoan sartuko da. Bi tunel zeharkatu ondoren, ibilbidea Traslaviña auzoan amaitzen da, beste bide batzuekin bat egiteko edo inguruneaz gozatzeko puntu ezin hobea.

Burdineko mendien Bide Berdea, azken batean, historia, natura eta industria-ondarea bide berean konbinatzen dituen ibilbidea da.

Ezinbestekoak

imagen de Loizaga dorrea

Loizaga dorrea

Galdamesko gain batean, XIII. mendeko Erdi Aroko gotorlekuak esuzteko sekretua ezkutatzen du: Europako Rolls-Royceren bilduma pribatu handiena. Loizaga Dorreak, bere hormen artean, enpresa britainarrak 1910 eta 1998 artean egindako modelu guztiak gordetzen ditu. Horrez gain, Ferrari, Lamborghini edo Hispano-Suitza marketako autpoak daude ikusgai ere.

imagen de Sopuerta Abentura

Sopuerta Abentura

Sopuerta Abentura Euskadiko zuhaitzetako abentura parkerik handiena da. Plan desberdin bat naturan bertan deskonektatzeko eta adrenalina askatzeko, zubi tibetarren, lianen, abordatze-sareen eta tirolina-zirkuituen artean, maila guztietarako. Ez ahaztu esperientzia osatzea parkeko bertako oilaskoen zapore onenarekin.

imagen de El Pobal burdinola

El Pobal burdinola

Barbadun ibaiaren arroan dago, errota, burdinola eta abarren hondakinez jositako ingurunean, eta banbuzko baso exotiko batean. Fabrika hidrauliko honek bizirik mantendu du bere sugarra XVI. mendetik. Hemen iltzeak, goldeak eta ezpatak egin ziren. Mende batzuk geroago, larunbatean, 12:00etan, errementariak eraikin zaharra argiztatzen du berriro, zuzenean ikus daitekeen erakustaldi batekin.

Informazio praktikoa

Nola iritsi

Hainbat puntuetatik sar daiteke ibilbidera. Muskizetik, Pobeña auzotik edo hirigunetik, edo Traslaviñako (Artzentales) tren-geltokitik, Burdineko mendien Bide Berdean. Tarteko hainbat tokitatik ere sar gaitezke ibilbidera, Muskizeko El Pobal burdinolatik, Galdamesko La Aceñatik edo El Bentorro auzotik eta Sopuertako herrigunetik bertatik.

Tren

Muskiz (43.321026, -3.112240)  Ordutegiak

Traslaviña (43.233204, -3.197804)  Ordutegiak

Vehículo privado

Sopuerta (43.2744342,-3.1528667)  Ver en Google Maps

Muskiz (43.320897, -3.123709)  Ver en Google Maps

Galdames (43.2728841,-3.11917)  Ver en Google Maps

Artzentales (43.233204, -3.197804)  Ver en Google Maps

Alquiler y excursiones en bici

Beroutes  webgunea bisitatu

Urgebi Bikes  webguna bisitatu

Atseden hartzeko unea!

Gozatu Meatzaldeko gastronomiaz zure ibilbidean

Mugarri

Muskiz

Basilio

Sopuerta

Mendiondo

Sopuerta

Gehiago ikusi →
Ikusi ostatuak

Non lo egin

Ezagutu Meatzaldean dauden ostaturik onenak, meatze-historiaz, tradizioz eta naturaz inguratutako lekuetan. Landa-hotelak eta espazio modernoak gure lurraldeko ibilbide eta begiratoki onenetatik gertu. Esnatu egunero ingurune paregabe batean!

Ibilbidea irudietan

Beste ibilbide batzuk

¡Suscríbete al newsletter!

No te pierdas todas las novedades y promociones