Karrantza ere leku bikaina da geldialdi bat egiteko eta Enkarterriko zaporeak ezagutzeko. Haran honetan, gastronomia lurrarentzako omenaldia da. Sukaldaritza-esperientzia bat eskaintzen dute jatetxeek: txingarretan egindako haragiak, artisau-gaztak, hurbileko eztia eta baratzeetako barazkiak. Ibilbidea aho zaporerik onenarekin amaitzeko edo jarraitzeko proposamen ezin hobea.